Elkarretaratzea deitu du Seaskak gaurko

Frantziako Hezkuntzak bere hitza bete ez duela salatzeko mobilizazioa deitu du Seaskak, gaur, asteazkena. Baionako Akademia Ikuskaritzaren aurrean biltzera deitu dituzte irakasleak, gurasoak eta euskalzaleak.

Hik Hasi

HIK HASIko Baliabide Pedagogikoen GIDA

HIK HASIko Baliabide Pedagogikoen GIDA

Bi urtetik behin berritzen den Baliabide Pedagogikoen GIDAk VII. edizioa izango du aurten.

Zazpi atal osatzen dute GIDA: Historia, Zientzia, Kirolak, Aterpetxeak, Zerbitzuak, Erakundeak eta Ikasmaterialak.
Ekainerako amaitu nahiko genuke, irailean, ikasturte berriarekin, ikastetxeetara zabaltzeko.

Hik Hasi

Konstruktibismoa eta hezkuntza JARDUNALDIAk

Konstruktibismoa eta hezkuntza JARDUNALDIAk

Apirilaren 25ean (larunbatean) Bilboko Euskaldunan eta 27an (astelehenean) Donostiako Irakasle Eskolan Jardunaldiak izango dira. Parte hartzaileen artean:

MARIO CARRETERO: Madrilgo Unibetsitate Autonomoko katedraduna. Giza Zientzien Latinoamerikar Fakultateko ikertzailea Argentinan. Egun, AEBetako Harvard unibertsitatean dihardu. Ikerketa eta liburu ugariren egilea.
LONTXO OIHARTZABAL: EHUko Irakasle ohia.
ESPERIENTZIA PRAKTIKOAK: Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egiten ari diren esperientziak.

 

Kanpaina abiatu dute Ikasle Abertzaleek

Ikasle boterea eraikitzeko kanpaina abiatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, ikasle mugimenduaren egoera “latza” gainditzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala bultzatzeko helburuz.

 

Itunpeko eskolentzat aurrerapausoa da Jaurlaritzarekin lortutako akordioa

Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea-Partaide, EIB Eusko Ikastola Batza eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa pozik agertu dira Eusko Jaurlaritzarekin lortu duten akordioa dela eta. Hala ere, zerbait gehiago nahi zutela adierazi dute, eta beharrezko jo dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema arautuko duen legea.

 

Ikastola kanta aurkeztu dute

Ikastola kanta aurkeztu dute

Duela 35 urte ezaguna egin zen Ikastola kanta berreskuratu nahi izan dute ikastolek mezua berrituz, gaurko egoerara ekarriz eta talde lana bultzatuz. Pirritx eta Porrotx pailazoak, Aire ahizpak eta Eñaut Elorrieta Ken 7 taldeko abeslariak hartu dute parte, besteak beste, lan horretan.