200 lagun protestan Beasainen

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak antolatuta, atzo elkarretaratzea egin zen ikastetxearen aurrean. Beasaingo herritarrek sortutako Alkartasuna lizeoa, ikastetxe publiko bihurtu zen duela 12 urte, Alkartasuna lizeoa ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzeko baldintzarekin. Elkarretaratzean, alde batetik, 12 urte horietan Hezkuntza Sailak hitzartutakoa bete ez duela salatu nahi zuten, urte horietan guztietan ez baitu “inolako egokitzapenik ezta oinarrizko berrikuntzarik” egin. Eta batez ere, Eskola Maparen ordenazioaren harira ikastetxeko ziklo batzuk kendu nahi direnaren beldurrez, kalera ateratzea erabaki dute hainbat eta hainbat familiak.

 

Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean

Uztailaren 3tik 5era bitartean gauzatuko da “Haur eta Gazte Liburuaren IV. Iberiar Biltzarra”, Donostiako Miramar Jauregian. Horretarako antolaketa lanetan dihardute OEPLIk (Espainiako Haur Liburuen Erakundea) eta bere federatutako sailak, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, ClijCAT, Galtzagorri eta GALIX sailak, eta Portugaleko APPLIJ Haur eta Gazte Liburua Sustatzeko Elkarte Portugesak.Aurtengo interesgunetik dator leloa, “Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteen Liburua Kultura Aniztasunean”, egungo errealitateari jarraiki.

 

Irakaskuntza zerbitzu hobearen alde Baionan

Larunbatean, Baionako Herriko etxearen aurrean bildu ziren hainbat lagun, irakasle eta haur irakaskuntza zerbitzu hobearen alde egiteko.

 

Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

Bilbon, haur eskola euskaldun eta hezitzailearen aldeko ekimena

Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika martxan jarri zenetik hainbat eskualdetan barrena ibili dira Euskal Herriak Bere Eskolako kideak. Aldarrikapen orokorrak eta tokian tokiko beharrak uztartuz, dinamika ugari egin dira eta astebukaera honetan Bilbori egokitu zitzaion txanda. Berta, haurrentzako jolasak eta gurasoentzako arratsalde pasa antolatu zen Santutxu auzoan, eta astean zehar ere hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.

 

Ibilaldia Zornotzan

Ibilaldia Zornotzan

Igandean ospatuko da Ibilaldia Zornotzako herrian. Aurtengo festa antolatzearen ardura, Andra Mari ikastolak izan du, duela bi urte 40. urteurrena ospatu zuenak. "Amore bi eta..." leloa, bihotz baten ikurrak laguntzen du festaren sinbolo gisa. Egun guztian zehar, gune desberdinetan, bertsolariak, trikitixa, pailazoak, haurrentzako tailerrak, BETIZU, Xiba lehiaketa, Rock kontzertuak, erromeriak, defentsa pertsonalerako tailerra, ipuin kontalariak edota antzerkiak izango dira gozamena asetzeko prest.

 

EAEko itunpeko ikastetxeetako langileen lanuztea

Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako langile gehienek bi orduko lanuztea egin zuten atzo lan baldintza hobeen alde, eta ELA eta LAB sindikatuek, “oso balorazio ona” egiten dute partehartzearen inguruan. Arratsaldean, manifestazioa ere burutu zen Bilbo hirian.