IKTB telebista sortu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak

IKTB telebista sortu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak

Haurren eta gazteen ekimenak islatu nahi ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak IKTBren bidez. www.iktb.tv web gunean ikus daitekeen telebistan gauza asko jaso dituzte dagoeneko: musika taldeen bideoklipak, agenda kulturala, Nafarroa Oinez 09ren irudiak, erabiltzaileek jarritako bideoak… NIEk teknologia berriekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du IKTBren bitartez.

 

Zuberoako bi eskola okupatuko dituzte gaur gurasoek

Barkoxe eta Gamere-Zihigako eskolak okupatuko dituzte gurasoek irakasle postuen murrizketaren aurkako protesta egiteko. Barkoxen, eskola elebiduneko frantseseko irakaslea kendu nahi du Hezkuntzak, eta Gamere-Zihigako irakasle bakarra kentzeko aukera ere ez dute baztertu.

Hik Hasi

HIK HASIKO BILERA

Kaixo denoi!

Zer moduz? Martxoa iritsi zaigu dagoeneko, eta zuekin bilera egiteko unea ere bai. Martxoaren 12an (osteguna) egingo dugu bilera HIK HASIn 18:00etan, eta ondoren sagardotegira joango gara.

Hau da bilerarako aurreikusi dugun GAI-ZERRENDA:

INFORMATZEKO:
- Kooperatibaren sorrera.
- Kubako bidaia: balorazioa, monografikoa.
- Konstruktibismo jardunaldia.
- Holandako bidaia: informazioa.
- 140. aldizkaria
- Monografikoak.
- Gida.
- Katalunia.
- Ondare kulturalaren transmisioa.

EZTABAIDATZEKO:
- Aldizkari berria: Gurasoentzako aldizkari bat egiteko ideia darabilkigu buruan. Zuekin hausnartu nahi dugu ideia horren gainean.
- Topaketak: Hitzartuta dauden ikastaroak azaldu, eta hutsuenak detektatu.
- Facebook: Hik Hasik aukera zabaldu du sare sozial horretan. Zein erabilpen eman diezaiokegu?

BESTERIK:
- Zuek proposatutakoak

Besterik ez. Eskertuko genizueke etortzerik baduzuen edo ez martxoaren 9a (datorren astelehena) baino lehen baieztatzea.

Eskerrik asko eta ondo-ondo izan bitartean.

 

Hik Hasi

136. alea kalean!

136. alea kalean!

Hik Hasi aldizkariaren 136. alea eskuragai da dagoeneko. Hauek dira martxoko zenbakian landu ditugun gaiak:

* Heziketa funtsezkoa da duintasuna, giza eskubideak, bakea eta justizia errespetatzeko
* Pedagogia 2009. Etorkizunak baturik behar gaitu
* Claudio Naranjo
* Ikasbide ikastolako lantegiak
* Bihurrikerien koadernoa. Arrankudiagako eskola.
* Bullying-aren ezkutuko gakoak bistaratzen
* Zer ezaugarri izan beharko lituzke XXI. mendeko Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Nazionalak?
* Planetarium
* Maite Aristegi

 

Hezkuntza euskararen kaltean ari dela salatu dute Nafarroan

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak, ezker abertzaleak eta LAB eata EILAS sindikatuek Nafarroako Gobernuak egindako hezkuntza programa kritikatu dute. Euskararen kontrako erasotzat eta iruzurtzat hartu dute programa berria.

 

Ikasgaien % 30 ingelesez izango dira Nafarroako euskarazko irakaskuntzan

Nafarroako Hezkuntza Sailak 2009-2010 ikasturterako eskola publikoetarako programa eleaniztunak aurkeztu ditu, eta ingelesaren aldeko apustua egin du. Euskarazko irakaskuntzan ikasgaien % 30  ingelesez izango dira, eta gaztelaniaz ikasten dutenek eskolen % 40 jasoko dituzte ingelesez.