Itunpeko sarea osatzen duten ikastetxeek sare publikoaren pareko finantzaketa eskatu dute

Hezkuntza Sistemaren Legea lehenbailehen lantzen hasteko eskatu dio Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolen kidegoak Eusko Jaurlaritzari eta lege horren barnean, finantzaketa arloan ikastolak eta sare publikoa pareka ditzatela eskatu dute, itunpeko ikastolen finantzaketa % 100ekoa izatea, alegia. Eskaera horrekin bat egin dute Kristau Eskolek ere. Jose Luis Sukia, Partaideko zuzendariak esan duenez, sare publikoko ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzu bera eskaintzen dute ikastolek, eta beharrezkoa da finantzaketa ere, parekoa izatea. Hezkuntza sistema berdefinituko lukeen legearen alde egin du Partaidek, egungo sistemaren eredua gainditzeko. Ikastolak jabego anitzeko ereduaren alde agertu dira eta hezkuntza, zerbitzu publiko bakar gisa hartzea proposatu dute. Gainera, indar guztiak herri baliabideekin hornitutako ikastetxeak bultzatzeko jarri beharko liratekeela uste dute ikastolek.

 

Irrika.net eta Zio proiektua

Irrika.net eta Zio proiektua

EHUk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazioen eta Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin sortutako ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) proiektua (Zientzia Irakurle Ororentzat) martxan da. Proiektu honen barruan, alde batetik gazteei ikastetxeetan banatzeko Irrika dibulgazio aldizkaria dago, Irrika webgunea edota orainarte argitaratu izan den ZIO bilduma.

Hik Hasi

Bizikidetza heziguneetan lantzen

Bizikidetza heziguneetan lantzen

Hik Hasiren 21.monografiko honetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Bertan, HIK HASIko Udako Topaketetan “Harremanak gelan” eta “Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza” izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak jasotzen dira. Ikastaro hauen emaileak, eta ondorioz, eduki hauen sortzaileak, Amaia Agirre Geuzeko kidea eta Blanca Kerejeta Bhko aholkularia izan dira.

 

Iruñeko Udal Haur eskoletakoak protestan

Arratsaldeko 17:30etatik 18:30era lanuztea egin zuten atzo Iruñeko haur eskoletako langileek, udaletxe parean elkartuz. Lan hitzarmena adostu bitartean hartuko duten neurria da, asteartero ekimen berbera errepikatuz. Ehun hezitzaile eta ikasle inguru bildu ziren atzo, kalitatezko hezkuntzaren alde.

 

Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, egunez egun, herriz herri, urratsez urrats

Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, egunez egun, herriz herri, urratsez urrats

Ostiralean egin zen Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats... Hezkuntza Sistema Nazionala dinamikaren aurkezpen ofiziala Arrasaten. Bi hilabete iraungo dituen dinamika honek hezkuntza sistema nazionalaren aldeko aldarrikapena agertzea, urratsak eta oztopoak azaltzea du helburu.

 

Apirilak 2, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 2, Haur Literaturaren Nazioarteko Eguna

Gaur da haur liburuaren nazioarteko eguna, eta mundu guztian ospatzen da Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Aitzakia horrekin, Euskal Herriko makina bat eskolatan, liburu dendatan eta liburutegitan egitasmo anitz egingo dira, hala nola ipuin kontaketak, lehiaketak, ilustrazio tailerrak edota antzerki emanaldiak.