Hazi Hezi

Betaurreko matematikoekin

Betaurreko  matematikoekin

Haur batek matematikekin duen lehen harremana ondo zainduz gero, papereko ariketa abstraktuen aurrean azkarregi jartzea saihestuz, bizipenetatik eta jolasetik hurbilduz gero, errazago barneratuko ditu oinarrizko kontzeptuak. Hori da matematika manipulatiboen oinarria, gaian aditu den Leire Aranak azaldu duenez.

Hik Hasi

DAVID BUENO: "Ikasketak eraginkorragoak izatea nahi baldin badugu, motibaziotik eratorritako plazerean lagundu behar dugu"

DAVID BUENO: "Ikasketak eraginkorragoak izatea nahi baldin badugu, motibaziotik eratorritako plazerean lagundu behar dugu"

Biologian doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da David Bueno. Ibilbide akademiko eta profesional luzea du. Batez ere garapenaren genetikan eta Neurozientzian oinarritzen da bere ikerlana, eta horiek ikasketa-prozesuan duten eragina aztertzen dihardu. Neurozientzien Katedrako zuzendaria ere bada, munduan gisa honetako lehendabizikoa, eta dozenaka artikulu zientifiko eta liburu argitaratuak ditu. Defendatzen duenez, ikasiz gure ingurunera egokitzea da gure garunaren funtzio nagusienetakoa, baina heziketa segun eta nolakoa izaten den adimena gehiago edo gutxiago garatu dezakegula gaineratzen du. Ikasleei ezagutza transmititzeko erabiltzen dugun moduari erreparatzea oso garrantzitsua deritzo, horrek bermatuko duelako ikasten jarraitu nahi izatea. Luzaro Psikomotrizitate Eskolaren XIV. Jardunaldietan parte hartu berri du eta hik hasik aukera baliatu du bera elkarrizketatzeko.

Albistea

'Pedagogia sistemikoa' formazioa eskainiko du Iñaki Arana sistemak

'Pedagogia sistemikoa' formazioa eskainiko du Iñaki Arana sistemak

Urtarrilean abiatuko dira formakuntza saioak eta Bergaran eta Donostian izango dira.

Albistea

Baleuberen 2020ko formaziorako izen-ematea irekita dago

Baleuberen 2020ko formaziorako izen-ematea irekita dago

Hiru formazio eskainiko dituzte Baleube hazkunderako guneak Donostian duen egoitzan.

Albistea

Guraso-eskolak egingo dituzte Ozaetan Orbelatan Natura eta Hazkuntza komunitateak antolatuta

Guraso-eskolak egingo dituzte Ozaetan Orbelatan Natura eta Hazkuntza komunitateak antolatuta

Hiru saio eskainiko dituzte, eta Ane Ablanedok, Paula Kasaresek eta Susana Correalek gidatuko dituzte, hurrenez hurren.

Hik Hasi

Urtarrileko Hik Hasi aldizkaria argitaratu da

Urtarrileko Hik Hasi aldizkaria argitaratu da

244. Hik Hasi aldizkarian ondoko gaiak jorratu ditugu, besteak beste:

- GAZTEAK ERDIRA. Gazteen ahalduntzea izan da urtarrileko gai nagusia.

- David Bueno: “Ikasketak eraginkorrak izatea nahi baldin badugu, motibaziotik eratorritako plazerean lagundu behar dugu”

- Hizkuntzaren alderdi soziala lantzearen garrantzia

- Posible al da eskolan beldur barik bizitzea?

- Etab.

- Motxiladun haurrei erantzuna emateko tresna

- Lasarte-Orian gazteekin egindako Euskaraldiak zer emaitza izan du? Iñaki Eizmendik azalduta.

- Uharte Arte Garaikideko Zentroa

- Garazi Arrularen zutabea