Hik Hasi

SOINU LABORATEGIA. Aupa Quartet sokazko laukotearen eskutik

SOINU LABORATEGIA. Aupa Quartet sokazko laukotearen eskutik

Aupa Quartet sokazko laukote klasikoak batere klasikoa ez den ikuskizun bat prestatu du 6-12 urteko gaztetxoentzat. Musika mota desberdinak nahastuz ikuskizun alaia, erakargarria eta parte-hartzailea osatu du. Gaztetxoak dantzan, txaloka, txistuka edo erritmoa markatuz jartzen dituen ikuskizun bizia.

Albistea

Hik Hasik ere euskararen alde egin du Klika, 21. Korrikan

Hik Hasik ere euskararen alde egin du Klika, 21. Korrikan

Garestik abiatu eta apirilaren 14an Gasteiza iritsi arte, Euskal Herriko hamaika auzo, herri eta hiritatik igaroko da 21. Korrika. Horren harira, hainbat eragile izan dira euskararen alde klika egin dutenak. Izan ere, 21. Korrikan, AEK-k esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu nahi du, eta Hik Hasik ere euskararekiko bere konpromisoa berretsi du: euskal hezkuntza-sistema osoan kalitatezko heziketaren alde lan egitea, euskatik eta euskaraz. Horretarako, euskal irakasleen eta hezitzaileen informaziorako eta formaziorako topagune izateko konpromisoa berresten du Hik Hasik, euskara ardatz hartuta.

Hik Hasi-ren konpromisoa osorik

Albistea

14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Hik Hasin aspaldi planteatu zen Reggio Emiliako Remidaren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena. Gisa horretako proiektu bat martxan jartzeak zer-nolako lana eta dimentsioa duen kontziente izanik, erdibideko proposamen bat landu da momentuz: Haur Hezkuntzako geletan, berrerabilpenaren eta jasangarritasunaren txokoa martxan jartzea. Proiektu pilotuan parte hartu nahi zuten ikastetxeei izena emateko deia egin zien Hik Hasik 2018ko abenduan, eta dei hark izan zuen arrakasta ikusita, proiektu pilotua 14 ikastetxerekin egitea erabaki da. Irudian ikus daitekeenez, proiektuaren nondik norakoak lotzeko bilera egin zen parte hartuko duten ikastetxeeekin martxo amaieran.

Hazi Hezi

Kalean da udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

Kalean da udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

28. zenbakian, besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Edoskitzearen amaiera. Titia urruntzean, tititik urruntzean

- Naia Torrealdairi elkarrizketa: "Zaintzaz beharrean bizitzaz hitz egiten hasi behar dugu"

- Jaio aurreko test ez-inbaditzailea

- Onena behar zuena txarrena denean

- 'Ama, aita, hau erosiko?'

- Gurasoekin komunikazioaren soka ez eteteko

- Eskolatu gabeko haurren gurasoak mintzo: "Eskolan partez etxean"

- Denbora libreari geratzen ote zaio ezer "libretik"?

- Iñigo Ortega antzerkilariaren kultur gomendioak

- Miren Amurizazi elkarrizketa sormenaz: "Egunero ematen dut buelta bat haurtzarotik eta itzultzen naiz"

- Altsasuko gurasoen zutabea

- Etab.

Hik Hasi

LA MAQUINISTA ESKOLA PUBLIKOA. Barrakoietan komunitate bizi bat egituratu duen hezkuntza-proiektua

LA MAQUINISTA ESKOLA PUBLIKOA. Barrakoietan komunitate bizi bat egituratu duen hezkuntza-proiektua

Eskola sortu berria da La Maquinista. Bartzelonako Sao Paulo kalearen bueltan eraikitako etxadi berri batean dago, Bon Pastor eta Sant Andreu auzoen artean. Duela 11 urte sortu zen, auzora familia berriak joan zirelako, eta haien haurrak hartzeko beste eskola baten beharra zegoelako. Barrakoietan hasi zuten proiektua, bestela ezin zelako, eta bere horretan jarraitzen dute. Baina, barruan, ikusi gabe sinetsi ezin daitekeen komunitate bizi bat sortu dute, herri txiki bat auzune handi baten barnean, haurrei eta familiei ez ezik, inguruko bizilagunei ere irekia. Duela ia urtebete bisitatu zuen zentroa Hik Hasik. Han ikusi eta ikasitakoak jasotzen dira hemen, datorren apirilean Kataluniara egingo den bidaia pedagogikoan berriz ere talde handian eskola bisitatzeko asmoa baitago.

Albistea

Maiatzean eta irailean egingo ditu Luzaro Psikomotrizitate Eskolak 2019ko sentsibilizazio saioak

Maiatzean eta irailean egingo ditu Luzaro Psikomotrizitate Eskolak 2019ko sentsibilizazio saioak

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak bi urteko prestakuntza eskaintzen du Psikomotrizitate Praktika Hezitzailean profesionalak formatzeko. 33. promozioa 2020ko urtarrilean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da. Formazio hori egiteko, baina, ezinbestekoa da aurrez sentsibilizazio ikastaroak egitea.

33. promozioko prestakuntzari dagozkion sentsibilizazio saio horiek ondoko datetan eta lekuetan egingo dira:

  • 2019ko maiatzaren 3,4 eta 5ean Bilboko Abusu Ikastolan
  • 2019ko maiatzaren 24, 25 eta 26an Donostiako Arantzazu Ama ikastolan
  • 2019ko irailaren 20, 21 eta 22an Gasteizko Escolapios ikastetxean

Informazio gehigo eta izen-ematea