Sukaldeko eta garbiketako langileak egonkortzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek

2022-12-13

Hezkuntza Sailaren mendeko sukalde eta garbiketako langileei eragingo dien akordioa lortu dute sail horrek eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Abenduan argitaratuko da sukalde eta garbiketako langileei zuzendutako 480 plaza betetzeko deialdia eta merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez gauzatuko da. Lortutako akordioaren arabera, prozesu honetan lan esperientzia baloratuko dute gehien, baremoan puntuagarriak diren gainerako merezimenduen gainetik.

LAB sindikatuak ez du sinatu akordioa, haren ustez “jangelak seguruak eta kalitatezkoak izateko” gehiago inbertu behar delako.  Gainera, sindikatuaren ustez Jaurlaritzari dagokio jangelen funtzionamendu arauak ezartzea —zerbitzua azpikontratatuta egon ala ez—, eta bertan ezartzea ratioak edota langileen funtzioak.

 
 
Sukaldeko eta garbiketako langileak egonkortzeko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek