Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa saioa egin zuen larunbatean Kanbon

2022-10-17

Eusko Ikaskuntzak etorkizuneko euskal hezkuntza sistemaren inguruko herri hausnarketa abiatu zuen 2021ean eta pasa den larunbatean prozesu horren beste urrats bat egin zuen Kanbon. Euskal Herri osoko eragileak eta norbanakoak bildu ziren Euskal Herriko hezkuntza sistemaren etorkizuneko agertoki desiragarriak eta lehentasunak elkarrekin identifikatzera. Kanboko saioan eta bi ardatzen inguruko hausnarketa egin zen.

 
 
Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko hezkuntza sistemaren gaineko hausnarketa saioa egin zuen larunbatean Kanbon

Lehenbizi gure herriaren iraunkortasuna eta hezkuntza ardatz hartuta, hainbat galdera erantzuten saiatu ziren bertaratutakoak: zer-nolako jendartea eta herritarrak hezi nahi ditugun; zein izan behar duen hezkuntza sistemaren norabidea; nola eman bide euskarari eta euskal kulturari mundu globalizatu honetan; eta nola eman bide inklusioari, ekitateari eta kulturartekotasunari.

Bigarren ardatza gobernantza eta mugaz-gaindiko lankidetza izan zen eta galdera hauek ireki zuten hausnarketarako bidea: nola garatu horren barruan gobernantza eredu komunitarioa eta horizontala; nola sustatu parte-hartzeko kultura; zer bide hartu menpekotasunetik/zentralismotik autonomiara joateko; zer-nolako mugaz-gaindiko lankidetza ereduak behar ditugun etorkizuneko euskal hezkuntza garatzeko; zer nolako mugaz-gaindiko erakundetze ereduak sustatu behar ditugu maila eta esparru desberdinetan euskal hezkuntza bermatzeko.

Hurrengo hausnarketa saio Nafarroan izanen da eta guztietatik ateratzen diren ondorioetan oinarrituta, Euskal Herriko hezkuntza sistemaren liburu zuria osatu nahi du Eusko Ikaskuntzak.