“Eskubideetatik konpromisora, egin dezagun Oinarrizko Hezkuntza Akordioa” lelopean topaketa eta agerraldia egingo ditu Hezkuntza Plazarak martxoaren 5ean

2022-03-02

Hezkuntza Plazarak deituta, topaketa eta agerraldia egingo dute hezkuntza arloko hainbat lagunek Hernaniko Biteri kultur aretoan. Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa ezberdinen arteko akordioa, ikaslea eta hezkuntza eskubideak erdigunean jarri zituena izan zela gogoratu eta gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi dugun unearen garrantzia aldarrikatuko dira ekitaldi horretan. “Gaur 16 urte geroago, ametsak errealitate bilakatzeko urrats handi bat emateko aukera dugu. Une garrantzitsu batean gaude”, dio Hezkuntza Plazarak.

 
 

“Denon artean ate bat zabaldu dugu. Ate hori gurutzatu eta ahalik eta urrunen iristeko bultza egin behar dugu denok. Badakigu milaka garela, hezkuntza eskubideak bermatuko dituen hezkuntza sistema eraldatzearen alde gaudenak”. Urrats bat aurrera egin eta Hezkuntza Plazara ateratzeko, “Eskubideetatik konpromisora, egin dezagun Oinarrizko Hezkuntza Akordioa” lelopean 10:30ean bilduko dira Hernaniko Biteri kultur aretoan. Ekitaldi irekia da baina asistentzia konfirmatu beharra dago: plazarahezkuntza@gmail.com