Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza akordiorako zirriborroari zuzenketak egiteko epea ostiralean itxiko da

2022-03-02

Eragile eta erakundeek ostirala bitarte izango dute hezkuntza itunaren lehen zirriborroari ekarpenak egiteko. Eusko Legebiltzarreko lantaldea martxoaren 7an elkartuok da zuzenketen inguruan solasteko, eta bilera horretan zehaztuko da zuzenketak bozkatzeko bilera noiz egingo duten.

 
 
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza akordiorako zirriborroari zuzenketak egiteko epea ostiralean itxiko da

Ehun eragiletik gora igaro dira Eusko Legebiltzarreko hezkuntza hitzarmeneko lantaldetik ekarpenak egitera, horien artean, Hik Hasi egitasmo pedagogikoa. Kataluniara ere bisita egin zuten legebiltzarkideek, hango egoera bertatik bertara ezagutzeko.

Euskara ardatz duen eredu eleaniztun bat proposatzen du testuak, baina ez du euskarazko murgiltzea aipatzen, eta hori izango da zuzenketen espero den puntu nagusietako bat; Hitzarmenaren gako garrantzitsuetako bat ikastetxe publikoek eta itunpekoek Euskal Hezkuntza Zerbitzua osatuko dutela da eta itunpeko eskolek ezingo dituztela kuotak kobratu.

Ondoko artxiboan irakur daiteke lehen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko batzordeburuaren txosten-proposamena: Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarrien txostenaren zirriborroa: