Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu ditu Korrikak, 34 urtetan euskarari erakutsitako konpromisoagatik

2022-01-12

AEK-k eta Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu dituzte, euskararen alde "azken 34 urteetan adierazi duten konpromisoagatik". Gure Zirkuaren karpan egin zuten omenaldi-ekitaldia urtarrilaren 7an, Tolosan. AEK-ko kideek eta HIK HASI egitasmo pedagogikoko Mikel Agirrezabalak eman zizkieten oroigarriak Joxe Mari Agirretxeri, Mertxe Rodriguezi eta Aiora Zulaikari. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

 
 
Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu ditu Korrikak, 34 urtetan euskarari erakutsitako konpromisoagatik

"Zuzeneko eragina izan dute ume eta guraso askok euskararen hautua egin dezaten. Haiek transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dute; haiek, haien hitzekin, euskarari ekinzioten, eta eutsi egin diote. Haiek transmisioa goitik behera eta behetik gora landu dute; haiek, haien hitzekin, euskarari ekin zioten, eta eutsi egin diote", nabarmendu zuen Korrikako koordinatzaile Asier Amondok.

 

1987ko abenduaren 24an lehen ekitaldia, orduan TAkolo, Pirritx eta Porrotxek osatu zuten pailazo taldea, eta ondoren TAkolok utzi eta gerora sartu zen MArimotots. Euskara izan dute beti ardatz, Amondoren hitzetan, euskara ez zutenean, hizkuntza “ikasteari eta hobetzeari ekin zioten”, eta, geroztik, “ahoan ibili dute” hiru hamarkadatik gorako ibilbidean. Pailazoek, berriz, Korrikak eginiko lana txalotu zuten, eta euskararen aldeko mezua bidali zuten: “Munduak txorien kantuak behar ditu, baita herrien hizkuntzak ere”.

 

Ekitaldian izan ziren euskalgintzako eragile ugari ere, hala nola Topaguneko lehendakari Kike Amonarriz, Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko Maialen Lujanbio, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko, EH Bilduko, ELA, LAB eta Steilas sindikatuetako, Gure Esku-ko eta Udalbiltzako ordezkariak ere, besteak beste.

 

22. Korrika Amurrion (Araban) abiatuko da martxoaren 31n, eta, apirilaren 10ean amaituko da Donostian.