‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldia egingo du Hik Hasik azaroaren 19 eta 20an

2021-10-04

Indartsu sartu dira pantailak azken urteetan ikasgeletan, baita 0-6ko geletara ere. Aski hausnartu ote dugu zertarako eta nola erabili behar ditugun etapa horretan? Ba al dakigu pantailen gehiegizko erabilerak edota erabilera okerrak zer-nolako eragina izan dezakeen haurren garapenean eta erlazioetan? Galdera zail horiei eta antzekoei erantzunak bilatzeko jardunaldiak egingo ditugu azaroaren 19an eta 20an, BECen eta Zumaian, hurrenez hurren. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.

Pantailak 0-6an, zertarako? - Azaroaren 19an Barakadoko BEC-eko auditorioan

Pantailak 0-6an, zertarako? - Azaroaren 20an Zumaiako Zumaiena ikastetxeko aretoan edo streaming bidez

 
 
‘Pantailak 0-6an. Zertarako?’ jardunaldia egingo du Hik Hasik azaroaren 19 eta 20an

Anna Ramis hezitzaile kataluniarra, pedagogoa eta pantailekiko mendekotasun goiztiarrean aditua, Alvaro Beñaran, Pedagogia Terapeutikoan lizentziatua eta ASEFOPeko prestatzailea eta lehendakaria (Praktika Psikomotorreko Eskolen Europako Elkartea), eta Amaia Arroyo Sagasta, Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta teknologia digitaletan espezializatutako Hezkuntza Bereziko irakaslea eta ikertzailea HUHEZIn, izango dira hizlari nagusiak, eta ondoren 0-6 etapako hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Hona hemen egitarau osoa.

09:15 - 10:30 HITZALDIA. “Zer zentzu dute pantailek Haur Hezkuntzan?”

ANNA RAMIS, hezitzaile, pedagogoa eta pantailekiko mendekotasun goiztiarrean aditua.

-Gaur egun pantailek 5 urtetik beherako haurrengan duten eraginari buruz dakiguna.

-Topikoak eta mito teknologikoak, eta familia- eta haur-kontsumo digitalaren gaineko presio  komertzial eta soziala.

-Familia-errealitate post-pandemikoa:

Familia eta lana telelanarekin uztartzea?

Pobrezia endemikoa eta haurtzaro txikia.

-Familiek haur-hezkuntzako ikastetxeei egiten dizkieten eskaeren egungo joera bikoitza

-Haur-eskola zentzuzko bidegurutze berri batean: Ikastetxeetako pedagogia- eta antolaketa-erabakiak. 

Familiekiko elkarrizketa.

10:30 - 11:20 HITZALDIA. “0-6 urteko haurrek badituzte baliabide psikiko egokiak pantailen

aurrean aritzeko eta hor jasotzen dutena kudeatzeko?”

ALVARO BEÑARAN, Pedagogia Terapeutikoan lizentziatua eta ASEFOPeko prestatzailea eta

lehendakaria (Praktika Psikomotorreko Eskolen Europako Elkartea).

Hitzaldi honetan ez da azalduko teknologiaren alde edo kontrako debatea baizik eta zer nolakoa den pantailen presentzia eta eragina helduen eta haurren arteko harremanetan eta, halaber, azken horien psikismoaren garapenean eduki dezaketen eragina aztertuko dugu.  Pantailek ez dituzte giza harremanak ordezkatu behar eta ez dute inbaditu behar haurren barruko emozio, sentimendu eta irudien mundua, hau da, eraikitzen ari diren beren buruarekiko eta

munduarekiko irudia eta iritzia.

11:20 - 11:40 BI HIZLARIEI GALDERAK

11:40 - 12:00 ATSEDENA

12:00 - 12:50 HITZALDIA. “Pantailak 0-6 adin tartean: gidaritza digitalaren beharra

azalarazten”.

AMAIA ARROYO SAGASTA Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta teknologia digitaletan espezializatutako Hezkuntza Bereziko irakaslea eta ikertzailea HUHEZIn.

12:50 - 13:40 ESPERIENTZIAK

13:40 - 14:00 AMAIA ARROYO SAGASTA ETA ESPERIENTZIEI GALDERAK