Tabakaleraren Eskola aldiriak, VII. edizioa eta Ikasgelatik Medialabera ekimenetan parte hartu nahi duten proposamenak jasotzeko epea irekita dago

2021-06-04

Eskola Aldiriak deialdiaren helburua hezkuntza komunitatearekin arteari eta hezkuntzari buruzko lankidetza-proiektu bat garatzea da. Deialdi honek, lan egiteko moduak birpentsatzeko aukera ematen du hezkuntza-komunitatea indartzen duten ikasketa-prozesuak martxan jarriz.

Ikasgelatik Medialabera deialdiarekin  eskola esparrutik atera eta Tabakalerako Medialabean proiektu bat elkarrekin gauzatzea bilatzen du Donostiako zentroak. Espazio desberdin bat deskubritu eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzeko esperientzia da. Irakasleen eta Tabakalerako lantaldearen artean proiektua diseinatuko da, euren lan-esparru espezializatuekin uztartuz: pentsamendu kritikoa, teknologia (elektronika, errobotika, 3D inpresioa, animazioa eta bideo-jokoak), ikus- entzunezkoa (argazkilaritza, bideo eta zinema), soinua, autoedizio eta arte plastikoak.

 
 
Tabakaleraren  Eskola aldiriak, VII. edizioa eta Ikasgelatik Medialabera ekimenetan parte hartu nahi duten proposamenak jasotzeko epea irekita dago

Infromazio gehiago, Tabakaleraren webgunean.

Eskola Aldiriak VII. deialdiarekin eskola testuinguruan zaintzak zeharkatzen duen eskola bizigarriago eta inklusiboago batera begira, eskola den instituzioaren baitan hezitzaileok dugun pentsatzeko, ulertzeko, begiratzeko, sentitzeko, egoteko, egiteko,... moduen inguruan elkarrekin hausnartzeko eta bide berriak esploratzeko espazioa sortu nahi du Tabakalerak. Ez dakigunarekin dugun harremana ere baliagarri eginez, eta jakinminaren bidez bestelako ezagutzetara gerturatuz, sarri baztertu egiten direnak.

Deialdiaren bidez galdera hauen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatu nahi da:

  • Zein harreman izan nahiko genuke gure komunitate hurbilenarekin? 
  • Zein erronkari egin behar diogu aurre hezkuntza-komunitate garen neurrian?
  • Zer/nondik ikasi behar dugu eta zein tresna behar ditugu horretarako?
  • Nola hausnartu dezakegu zaintza modu transbertsal batean planteatzen duen eskolaren inguruan?
  • Nola ahalbidetu dezakegu eskola eremu ireki eta anitza izatea?
  • Nola ahalbidetu eta elikatu aniztasuna? 
  • Nola landu aniztasuna eta zaintzak eskola den sistema konplexuaren baitan?
  • Nola sustatu hezkuntza prozesu bizigarriagoak?
  • Nola ireki hausnarketarako bideak? 
  • Nola eragin dezakete praktika artistikoek elkarrekin ikasteko prozesu horietan?
  • Zein kasutan bizi izan da gatazka ikasketa prozesu bat bezala? 
  • Nola sortu ikaspena errore beala ulertzen diren esperientzietan?
  • Posible da eskola eta ikas prozesuak errorearen ideiatik birpentsatzea?

Izen-ematea ekainaren 25a arte dago zabalik.

Ikasgelatik Medialabera: Eskolekin proiektuak 2021-2022

Eskola-proiektu baterako ideia daukazue baina ez duzue baliabide egoki edo ezagutza tekniko zehatzik? Praktika eta esperimentazioa ohiko prozesu batean txertatu nahiko zenukete? Klasetik atera eta espazio inspiragarri batean lan egin nahi duzue Tabakalerako lantaldearekin batera?

Deialdi honekin eskola esparrutik atera eta Tabakalerako Medialabean proiektu bat elkarrekin gauzatzea bilatzen du Tabakalerak. Espazio desberdin bat deskubritu eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzeko esperientzia da. Irakasleen eta Tabakalerako lantaldearen artean proiektua diseinatuko da, euren lan-esparru espezializatuekin uztartuz: pentsamendu kritikoa, teknologia (elektronika, errobotika, 3D inpresioa, animazioa eta bideo-jokoak), ikus- entzunezkoa (argazkilaritza, bideo eta zinema), soinua, autoedizio eta arte plastikoak. 2021/2022 ikasturterako deialdia HH, LH, DBH eta Batxilergoko eskolei zuzendua dago. eta lau eskola proiektu onartuko dira gehienez: bi Donostialdeko eskolentzat erreserbatuko dira eta beste biak Euskal Autonomia Erkidegoko beste eskolentzako izango dira.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 1etik ekainaren 30era arte zabalik egongo da.

Ebazpena uztailaren 16an argitaratuko da.