“Segregaziotik inklusiora”, irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak egingo ditu LABek martxoaren 27an Gasteizen

2021-03-16

Azken hilabeteotan, LABek eskola-sisteman ematen diren segregazio anitzen inguruko gogoeta-prozesu bat bultzatu du, eta horren ondorioz lan-txosten bat osatu du, eztabaidarako oinarri gisa zabalduko duguna. Jatorria, hizkuntza, kultura, erlijioa, aniztasun funtzionala, generoa edo klasearen arabera ikasleak segregatzea arrazista eta klasista dela uste du sindikatuak. LABen ustez, "hezkuntzak ezin ditzake berak bakarrik segregazioak gainditu, baina hezkuntzatik badago zer egin". Txostenaz gainera, eta hausnarketan laguntzeko asmoz, Segregaziotik Inklusiora izenburuko Jardunaldi irekiak egingo ditu martxoaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian.

 
 
“Segregaziotik inklusiora”, irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak egingo ditu LABek martxoaren 27an Gasteizen

Bertan, Hernaniko Hezkuntza Plataforma, Aranbizkarra Ikas komunitatea edota AMUGE emakume ijito feministen ordezkariek segregazioa gainditzeko egiten ari diren lana azalduko dute. Beste alde batetik, EHUko Onintza Odriozola eta HUHEZIko Eneritz Garro irakasleek “Segregazioa gaindituz herri, hizkuntza eta kultura zapaldutik” izenburuko mahai-inguruan parte hartuko dute. Ondoren, Intersindical-CSC sindikatuko Antoni Casserres –ek Catalunyan dagoen harrera-protokoloaz hitz egingo du, eta Diana Urrea politikari eta aktibista feminista eta antiarrazistak, Colombiatik Euskal Herriratu zeneko esperientziatik mintzatuko da.

Hemen eman daiteke izena. 

EGITARAUA

- 9:30-10:00 Aurkezpena: Ongi etorria eta LABen proposamenaren aurkezpena

- 10:00-11:30 Esperientzien aurkezpena:

  • Gipuzkoa: Hernaniko Hezkuntza Plataforma
  • Araba: Aranbizkarra Ikas Komunitatea

- 11:30-12:00 Atsedena

- 12:00-13:00 Unibertsitateetako adituen mahai ingurua: “Segregazioa gaindituz herri, hizkuntza eta kultura zapaldutik”

  • Onintza Odriozola. EHUko irakaslea. “Begirada feministatik dekolonitatean sakonduz”
  • Eneritz Garro. HUHEZIKO irakaslea. “Euskara, euskal kultura eta kulturaniztasuna hausnarketa eta esperientziak”

- 13:00-14:00

  • Antoni Casserres: Intersindical-CSC Catalunya. “ Segregazioa eta inklusioa Herrialde Catalanetan, Harrera Protokoloa”
  • Diana Urrea: “Colombiatik Euskal Herrira, bizi esperientzia eta hausnarketa”
  • Amuge, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea