Pirritx, Porrotx eta Marimototsek heriotza lantzeko ipuin-diskoa atera dute, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian eros dezakete

2020-11-20

Ipuin-diskoa, ipuin animatua, ikuskizuna eta proposamen didaktikoa jasotzen dituen proiektua aurkeztu berri dute Prritx, Porrotx eta Marimototsek. Heriotza gaia du ardatz Amaren intxaurrak proiektu berriak. Haurrek eta familiek, eta orohar, (hezkuntza) komunikateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du sudurgorrien azken lanak. Ipuinari dagokionez, Julio Soto bertsolariak idatzi du lana eta Maite Mutuberria ilustratzaileak jantzi du.

Abestien bilduman aurrez argitaraturiko hainbat kantu bildu dituzte, eta bat oso berezia da Hik Hasirentzat. Otsailean hil zen Joxe Mari Auzmendi Hik Hasikidieari eskainirikoa baita.

Ipuin-diskoa dagoeneko kalean da, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian erosi dezakete webgunean 12 eurotan (15 eurokoa da jatorrizko prezioa).

AMAREN INTXAURRAK Heriotzaren gaia lantzeko proposamena

 
 
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek heriotza lantzeko ipuin-diskoa atera dute, eta Hik Hasiren harpideek prezio berezian eros dezakete

Datorren astean, berriz, ikuskizuna estrainatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.

IPUINA: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean, Julio Soto bertsolariak idatzitakoa eta Maite Mutuberriak ilustratutakoa.  Naturak heriotza ulertzen lagundu die Pirritx, Porrotx eta Marimototsi: bizitzaren parte da heriotza ere.

DISKOA: Ipuinaz gain, aurrez argitaratuak dauden 15 abesti jaso dituzte diskoan. Xabier Zabalak sortutako musikarekin eta hainbat sortzailek egindako hitzekin dago osatua. Kantu bat otsailean hil zen Joxe Mari Auzmendi Hik Hasikideari eskainitakoa da.

IPUIN ANIMATUA: Ipuina ikus entzunezko bihurtua ere aurkeztu da bertan eta dagoeneko eskuragarri jarri dute sare sozialetan: Hemen ikus daiteke.