Uztailaren 7an itxiko da 0-6 etapako aditu-tituluaren izen-ematea

2020-06-03

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzendutako bi urteko formazioan izena emateko aukera dago oraindik Hik Hasiren webgunean, plaza batzuk gelditzen baitira. 

2020-21ikasturtean eskainiko den aditu-titulua zortzigarren promozioa izango da. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

Eusko Jaurlaritzako homologatutako titulua da.

 

 
 
Uztailaren 7an itxiko da 0-6 etapako aditu-tituluaren izen-ematea

Haurraren zaintzan eta heziketan diharduten hezitzaileei dago zuzendua, eta baita haurraren garapena ongi ezagutu nahi duten erizain, psikologo, psikoterapeuta, aisialdiko hezitzaile nahiz teknikariei ere.

Hiru formazio mota eta aditu titulu eskaintzen dira: 0-6 etapako aditu titulua zaintzako espezialitatean, 0-6 etapako aditu titulua pedagogia eraldatzaileetako espezialitatean, eta biak batera. Bi ikasturteak, lehen ikasturtea soilik edota bigarren ikasturtea soilik egiteko aukera dago.

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza saio presentzialekin (Pikler-Loczy instituta, Reggio Emiliako eskolak, Kataluniako Bressol eskolak, Heike Freire…) eta zentroetarako formazio-bisitekin osatuko da formazioa (Gasteizko Aiurri Montessori, Geroa Waldorf eskola..). 

Kristina Goñi Baztango haur-eskolako hezitzaile eta zuzendaria izango da, aurten lehenengoz, bigarren ikasturtearen koordinatzailea. Hona hemen Hik Hasik egin zion elkarrizketa. 

0-6 ETAPAKO ADITU TITULUA - SUSTRAIETATIK AMETSETARA

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, 2020-21ean zortzigarrenez. Pertsonaren nortasunaren eraikuntzan hain garrantzitsua den 0-6 etapan bidelagun diren hezitzaileentzako aditu titulua, zaintzan eta pedagogia eraldatzaileetan espezialista.

2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)

  1. ikasturtea - 2020/2021 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira. 1.egitaraua.
  2. ikasturtea - 2021/2022 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD. (Datak zehaztea falta da)

1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

  • 1. ikasturtea - 2020/2021 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira. 1.egitaraua.                    

2. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

  • 2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD.  (Datak zehaztea falta da)

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

OHARRAK (ondo irakurri):

  • Lehentasuna bi ikasturteetarako matrikula egiten dutenek izango dute.
  • Izena ematean 460 euroko matrikula ordaindu behar da. Eta orduan izango da pertsona hori onartua.
  • Eusko Jaurlaritzak homogolatutako ikastaroa da.
  • Saio gehienak Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean egingo dira.
  • Hik Hasi aldizkariko harpidedunei 410 euro kostako zaie matrikula; Hazi Hezi-ko harpidedunei 440; eta Hik Hasi eta Hazi Hezi-ko harpidedunei 395.
  • Prezioan hamaiketakoak eta otorduak sartuta daude.
  • Egitarau osoa alboko PDF dokumentuan ageri da.
  • Ikasturte bakoitzean 100 orduko asistentzia bermatu behar du ikasleak.
  • Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da eta jarraian ordainketa, kontzeptuan norbere izen-abizenak jarrita. LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929