Saran egingo den Literatura Azokako Eskolen Egunerako izen-ematea irekita dute ikastetxeek

2020-01-14

Apirilaren 3an eta 4an egingo du Galtzagorrik Haur eta Gazte Literatura azoka lehen aldiz Saran. Apirilaren 3an ospatuko da Eskolen Eguna eta ikastetxeek urtarrilaren 31ra arteko epea izango dute apuntatzeko.

 
 
Saran egingo den Literatura Azokako Eskolen Egunerako izen-ematea irekita dute ikastetxeek

Apirilaren 3an eta 4an ospatuko da Saran Haur eta Gazte Literatura Azoka, lehen aldiz. Apirilaren 3an egingo da Eskolen Eguna eta data horretan Euskal Herri osoko ikasleak elkartu nahi ditu egitasmoak, “euskaraz den haur eta gazte literaturaren inguruan aritzeko asmoz”. Eskolen Eguna “erabat haiei dedikatua” izango dela azpimarratu dute: “euren sorkuntzen erakusketara bisita egin, euskal liburuak ezagutu eta erosi, euskal idazle eta ilustratzaileak topatu, ikuskizunak ikusi, tailerretan parte hartu, eta haien sorkuntzaren aurkezpen kolektiboa besteei eskaini”.

Eskolen egunean parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute ikastetxeek eta dagoeneko irekita dago izen-ematea urtarrilaren 31ra arte. Interesa duten ikastetxeek www.galtzagorri.eus webgunearen bidez eman dezakete izena.