Guraso-eskolak egingo dituzte Ozaetan Orbelatan Natura eta Hazkuntza komunitateak antolatuta

2020-01-07

Hiru saio eskainiko dituzte, eta Ane Ablanedok, Paula Kasaresek eta Susana Correalek gidatuko dituzte, hurrenez hurren.

 
 
Guraso-eskolak egingo dituzte Ozaetan Orbelatan Natura eta Hazkuntza komunitateak antolatuta

Otsailaren 8an Ane Ablanedok honako tailerra gidatuko du: Askatasuna eta mugak. Etsai ala lagun?. Martxoaren 28an, berriz, Paula Kasaresek euskararen inguruko hitzaldia eskainiko du honako izenburuarekin: Euskaraz badakite, baina nola motibatu euskaraz egin dezaten?. Maiatzaren 23an, berriz Susana Correalek gidatuko du Haurtzaroko sexualitatean bidelagun izeneko tailerra. Hiru saioak Ozaetan egingo dira eta izena emateko pedagogia.orbelatan@gmail.com helbidera idatzi beharko da.