‘Lur eta Amets’-ek Euskal Herria zeharkatuko dute abenturaz-abentura

2019-12-17

Otsailaren 7an estreinatuko dute ‘Lur eta Amets’ filma Euskal Herriko zinemetan, eta aurrez autobus magiko batekin hainbat herri eta hiri bisitatuko dituzte, "antzezlan berezi batekin".

 
 
‘Lur eta Amets’-ek Euskal Herria zeharkatuko dute abenturaz-abentura

Otsailaren 7an estreinatuko dute Euskal Herriko zinemenetan Lur eta Amets animaziozko filma. Egun horretatik aurrera, Lur eta Amets neba-arreba bikiak eta gainerako pertsonaiak mugimenduan eta pantaila handian ikusi ahal izango dira. Dagoeneko filmaren trailerra ere ikusgai dago proiektuaren webgunean.

Pantaila handirako jauziaren aurretik, hala ere, autobus magiko batekin eta antzezlan berezi batekin Euskal Herriko hainbat herri eta hiri bisitatuko dituztela aipatu dute proiektuaren sustatzaileek. Bisitatuko dituzten herriak eta egunak ikusteko sakatu hemen.

Ikusi Hik Hasi aldizkariaren azaroko zenbakian argitaratutako artikulua.