'Hik Hasi' eta 'Hazi Hezi' Durangoko azokan dira dagoeneko

2019-12-05

Bi aldizkarien abenduko zenbakiez gain, beste bi berrikuntza ere izango ditu Hik Hasik Durangon: Euskal Herrian erreferente diren pedagogo sortzaileak liburua eta Izan CDa

 
 
'Hik Hasi' eta 'Hazi Hezi' Durangoko azokan dira dagoeneko

Gaur, abenduaren 5a, ireki ditu ateak Durangoko 54. Disko eta Liburu Azokak eta Hik Hasiko mahaia bertan izango da azokak irauten duen lau egunetan. Artekale, 18a da Hik Hasiren erreferentzia eta hezkuntzan, irakaskuntza eta heziketa lagungarri izan daitezkeen hainbat material izango dira salgai Hik Hasiren mahaian. 

Labetik atera berri izango dira hik hasi aldizkariaren 243. zenbakia eta Hazi Heziren 31. zenbakia, biak abendukoak. Horiez gain, beste bi berrikuntza ere izango ditu Hik Hasik aurten Durangon: Euskal Herrian erreferente diren pedagogo sortzaileak liburua eta Izan CDa. Azken horrek Marina Pintos piano-jotzaile eta yoga eta meditazio irakaslearen eskutik, lasaitzeko, kontzentratzeko eta erlaxatzeko musika eta ariketa gidatuak biltzen ditu.