Abian da Elhuyar Zientzia Azoka

2019-10-07

Ikasturte berriarekin batera, martxan da Elhuyar Zientzia-Azoka eta dagoeneko irekita dago izen-ematea.

 
 
Abian da Elhuyar Zientzia Azoka

Zientzia-Azoka Elhuyarren ekimena da eta Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ekimenaren bidez gazteek ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzea sustatu nahi da, gazteengan alor horiekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera.

Zientzia-Azokan parte hartuz gazteek sariak eskura ditzakete eta dagoeneko irekita dago izen-ematea. 12-18 urte bitarteko gaztetxoek izango dute horretarako aukera eta 2-4 kideko talde txikitan ikerketa-proiektu bat edo teknologia-proiektu bat diseinatu eta garatuko dute.