Haur Hezkuntzako formazioaren 5. promozioko hezitzaileek diploma jaso dute

2019-09-16

Bi ikasturtetan zehar hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutu dituzte ikasleek, hala nola, Emmi Pikler, Loris Malaguzzi eta Reggio Emilia, eta 0-3 urteko adin tartetarako inspiratzaileak izan diren beste hainbat autore. 

 
 
Haur Hezkuntzako formazioaren 5. promozioko hezitzaileek diploma jaso dute

Hik Hasiren haur hezkuntzako formazioa egin duten 5. Promozioko ikasleen diploma banaketa ekitaldia ospatu zen joan den larunbatean, irailaren 14an. Bi ikasturteko formazioa izan da eta saioetan hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutu dituzte, hala nola, Emmi Pikler, Loris Malaguzzi eta Reggio Emilia, eta 0-3 urteko adin tartetarako inspiratzaileak izan diren beste hainbat autore. 

Larunbateko ekitaldian diploma jasotzearekin batera, bazkari-ospakizuna partekatu zuten ikasleek, irakasleek eta Hik Hasiko ordezkariek elkarrekin. Argazkiak ikusteko klikatu hemen

Zorionak hezitzaileei!