Guraso eta ikastetxearen arteko hartu-emanean sakontzeko hitzaldiak Iñaki Arana Sistemak-en eskutik

2019-09-13

Irailaren 18an eta 19an izango dira saioak eta jorratuko den gaia, 'Ikasturte hasierako bilerak gurasoekin; taldekoak eta bakarkakoak' izango da. 

 
 
Guraso eta ikastetxearen arteko hartu-emanean sakontzeko hitzaldiak Iñaki Arana Sistemak-en eskutik

Guraso eta ikastetxearen arteko hartu-emanean sakontzeko hitzaldiak eskainiko ditu datorren astean Iñaki Arana Sistemak elkarteak. Hitzaldi hauen bidez, guraso eta ikastetxearen arteko hartu-emanean eta konfiantzarako baliabideetan sakondu nahi dute. Horretarako, adibideak eta esperientziak aurkeztuko dituzte, begirada sistemikotik abiatuta eta tresna zehatzak eskainiz. 

Irailaren 18an eta 19an hitzaldi bana eskainiko dute Donostiako Magisteritzako fakultatean. Bi hitzaldiak 17:30ean hasi eta 20:00etan amaituko dira. Saioetarako izen-ematea telefonoz (630976813), emailez (begiradasistemikoa@gmail.com) edota www.iaranasistemak.com webgunearen bidez egin daiteke. Astelehenean, irailaren 16an, amaituko da izena emateko epea.