Erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria Hik Hasi-n

2019-09-03

Hik Hasi-n ere ilusio eta erronkaz beteta abiatu dugu ikasturte berria. Ohiko hik hasi aldizkari pedagogikoaz eta Hazi Hezi haziera eta heziketa aldizkariaz gainera, urte guztiko bi formazio eskainiko ditugu: haur hezkuntzako (0-6) hezitzaileena bata; eta psikomotrizitate erlazionalari buruzkoa bestea. Horietaz aparte, udazkeneko jardunaldiak ere prestatzen hasiak gara dagoeneko. Azaroaren 15ean eta 16an egingo dira eta aurten landuko den gaia "Txikitako beldurrak" izango da. Gainera, argitaratu berri dugu "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua eta Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko proiektua ere bide onetik doa. 

 
 
Erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria Hik Hasi-n