Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

2019-06-07

Formazio pertsonala, formazio teorikoa eta praktikak uztartzen ditu Magalean-ek eskaintzen duen Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioak. Hezkuntza Sailburutzak homologatutako prestakuntza da, bereziki, 0-6 urte bitarteko haurrekin aritzen diren profesionalei zuzendua.

Donostian egingo da formazioa, eta lekuak mugatuak dira. Informazio gehiagorako edo izena emateko psicomotricidadrelacion@gmail.com helbidera idatzi daiteke edota 607 70 48 37 (Arantxa) eta 610 24 78 88 (Sonsoles) telefono zenbakietara deitu.

 
 
Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

 

PROGRAMA

Formazioa bi urtekoa izango da, 400 orduko iraupena izango du, eta hiru ardatzen baitan antolatuko da:

  • Formazio pertsonala: norberaren eraikuntza psikoafektibo emozionalaz jabetzeko izango da.
  • Formazio teorikoa: praktikan jartzean gertatzen den ulertzeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dira.
  • Saioetan ateratzen doazen edukiak sendotzen diren neurrian, ikasle bakoitza bere praktika pertsonala egiten hasiko da, beti ere gainbegiratuta izango direlarik.

HELBURUAK

Gorputzaren bidezko komunikazioak eskatzen duen errespetuzko entzute, itxarote eta laguntzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea, prebentzio lanak eginez haurraren garapen osasuntsua ahalbideratzeko. Bai hezkuntza erakundeetan baita osasun, gizarte eta familia alorretako erakundeetan ere esku hartzeko baliabideak eskuratzea.

 

NORI ZUZENDUA:

  • Hezkuntzarekin zerikusia daukan sektore orori; batez ere 0-6 urte bitarteko haur hezkuntzako, irakaslegoari, titulua edozein espezialitateetan dutenak, bai eta goi mailako haur hezkuntzako teknikarientzat (0-3) ere.
  • Hezkuntzarekin, psikologia, pedagogia edo gizarte hezitzaileekin zerikusia daukaten lizentziatuei bai eta osasun eta prebentzioaren alorrean lanean ari direnei ere.
  • Haurtzaroarekin lotura duen edonor, haurtzaroak bere baitan hartzen dituen esparru guztiak kontuan hartuta.
  • Formazio azken mailetan dauden ikasleak.

IZENA EMATEA

Leku mugatuak. Izena emateko idatzi edo deitu:

  • Telefonoa: 607704837 Arantxa / 610247888 Sonsoles
  • Emaila: psicomotricidadrelacion@gmail.com
  • Webgunea: www.magalean.com
  • Lekua: Psikomotrizitate erlazionaleko lokala. Tolosa Ibilbidea 87. Donostia

FORMAZIOAREN PREZIOA

Urte bakoitzean: Matrikula 350 €, eta 150 €, hamar hilabetez.

EGUTEGIA

  • Bi urtetako formazioa: 2019ko irailetik 2021eko ekainera.
  • Hilean behineko bilkura: Asteazken eta ostiral bat 18:00etatik 21:00etara. Eta larunbata 10:00etatik 14:00etara.

Ezinbestekoa da bertaratzea eta konpromezua

Albiste gehiago