35 ikastaro eskainiko dira Hik Hasi-ren Udako Topaketetan; izen-ematea irekita dago

2019-05-17

Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak hogeigarren urtez Udako Topaketa Pedagogikoak antolatu ditu EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropo­logia fakultarearekin elkarlanean. Aurtengoan 35 ikastaroren artean aukeratu ahalko da. Horietatik 34 uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dira Donostiako EHUn, 9:00-14:00 artean; ikastaro bat, berriz, —Budapesteko Pikler Lockzy-koena— uztailaren 1ean eta 2an egingo da goiz eta arratsaldez.

IKASTAROAK IKUSI ETA IZENA EMAN

 
 
35 ikastaro eskainiko dira Hik Hasi-ren Udako Topaketetan; izen-ematea irekita dago

 

Ahalik eta gaitegi zabalena osatu nahi izan da aurtengo ediziorako. Beste batzuren artean, ondoko gaiak jorratuko dira: Heziketa berdea, jolas-tokiak, pedagogia sistemikoa, heziketa emozionala, askatasunaren kudeaketa, Montessori pedagogia, mugak eta autoestimua, heriotzaren lanketa, dislexia, haurrak eta poesia, argiarekin jolasean, antzerki teknikak, sormena lantzeko estrategiak, jolas terapia, euskal mitologia, yoga eskolan, barnekotasuna, espazioa eta materiala Budapesteko Pikler-Lockzyko profesionalen eskutik... eta gehiago.

 

PREZIOAK

 Prezio arrunta 105 euro
 Prezio bereziak  
 Hik Hasi-ko harpideak 65 euro
 Hazi Hezi-ko harpideak 85 euro
 Hik Hasi-ko eta Hazi Hezi-ko harpideak 50 euro
 Langabetuak 70 euro
 EHUko ikasleak 50 euro

 

Ordainketa transferentziaz egitea aukeratu baduzu, zure matrikula aintzat hartua izan dadin diru-sarrera egin behar duzu kontu zenbaki honetan: LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005

*Ikastetxeko harpidetza bakoitzaz irakasle bat balia liteke.

*Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

  • Ekainaren 20a baino lehen abisatuta: %100 itzuliko da.
  • Ekainaren 20tik 30era abisatuta: %50 itzuliko da.
  • Uztailaren 1etik aurrera: ez da ordaindutakorik itzuliko.

*Ekainaren 20an mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan, topaketen egitaraua eta dagokion ikastaroko xehetasunak adieraziz.

Izen ematea: maiatzaren 31 arte

Tokia: Donostiako EHU

IKASTAROAK IKUSI ETA IZENA EMAN