'GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA' liburuxka euro 1ean

2019-02-19

Chimamanda NGOZI ADICHIE idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan du. Lorea Agirreren hitzaurrearekin argitaratu zuen Hik Hasi egitasmoak orain bi urte, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan zezaten, eta, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaldu zuen doan.

Iaz bezala aurten ere, gaia ikasle-taldeekin landu nahi duten ikastetxeei ESKAINTZA BEREZIA egin nahi die Hik Hasik: 10 ale edo gehiago eskatuta, liburuxka bakoitzak euro 1ean eskuratzeko aukera emango da.

Eskaintza interesgarria irudituz gero, egin eskera gure dendan.

 
 
'GUZTIOK IZAN BEHARKO GENUKE FEMINISTA' liburuxka euro 1ean

Albiste gehiago