'Emariak' liburua argitaratu du Kalakak emakume erreferenteen berri gurasoen eta irakasleen bidez helarazteko

2019-01-28

12 emakume edo kolektiboren biografiak bildu dituzte Ilazki Gainza eta Nerea Uria Kalaka Komunikazio Parekideko kideek, ‘Emariak’ liburuan. Emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma da liburua. 12 biografia osatu dituzte, eta diseinu eta ilustrazio propioekin lagundu dute bakoitza. Aukeratutako emakume horien lorpenak ikusarazi eta denen eskura jarri nahi izan dituzte hala, emakumezko erreferenteak gurasoen eta irakasleen bidez gazteei helarazteko.

Kalaka-ren webgunean salgai dago liburua, 10 euroren truke. Beste hainbat liburu-denda eta webgunetan ere eskura daiteke, ondoko irudian ikus daitekeen moduan.

 
 
'Emariak' liburua argitaratu du Kalakak emakume erreferenteen berri gurasoen eta irakasleen bidez helarazteko