Azken egunak JOAQUIM RUYRA eta SANSOMENDI ikastetxeen hezkuntza proiektuak ezagutzeko jardunaldian izena emateko

2018-11-19

Azaroaren 24an, Donostiako EHUn, Joaquim Ruyra eta Sansomendi ikastetxeetako esperientziak ezagutu ahalko dira. ASTEAZKENERA arte izena eman daiteke jardunaldian.

Izena emateko

 

 
 
Azken egunak JOAQUIM RUYRA eta SANSOMENDI ikastetxeen hezkuntza proiektuak ezagutzeko jardunaldian izena emateko

 

Joaquim Ruyra eskola publikoa Bartzelonako ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago. Ikasleen % 92k jatorri atzerritarra dute eta ikasleen % 40k ez dute ikasturte osoa bertan egiten. Aurreiritzi guztien kontrara, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten emaitzak Kataluniako baztezbestekoaren oso gainetik daude. Eta, baita “elitekotzat” jotzen diren ikastetxe askoren emaitzen gainetik ere.

  • Zer dago emaitza on horien atzean?
  • Zein dira arrakastarako gakoak?
  • Nola egiten dute lan?
  • Zer-nolako proiektu pedagogikoa daukate?

Duela bi ikasturtetatik inguruko eta atzerriko hezkuntza jardunbide egokiak ezagutarazteko jardunaldiak eta bisita pedagogikoak antolatzen dihardugu, bereziki, Lehen Hezkuntzako profesionalei begira. Besteak beste, El Martinet, Amara Berri, Reggio Emilia edota Waldorf eskoletako ereduak ezagutzeko aukera izan dugu. Esperientzia eredugarri horietako bat da Kataluniako Joaquim Ruyra ikastetxearena (3-12 urte arteko ikasleen eskola). Eta horixe ezagutzeko aukera izango dugu azaroaren 24an Donostian.

"Mirari" hitzarekin deskribatzen dute batean eta bestean Kataluniako Joaquim Ruyra ikastetxeko errealitatea. Edonork barneraturik izan ditzakeen printzipio eta usterik sendoenak kolokan jartzen dituzte hango jardunak eman dituen fruituek eta bertako ikasleek lortu dituzten emaitzek.   

Bartzelonako metropoli-eremuko ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa: L’Hospitalet de Llobregat-eko Florida auzoan, hain zuzen. Ikasleen % 92k jatorri atzerritarra dute —30 nazionalitate inguru ordezkatzen dituzte— eta ikasleen % 40k ez dute ikasturte osoa bertan egiten —ikasturtea hasita iritsi direlako edota kurtso barruan beste bizitokiren batera joan direlako—.

Aurreiritzi eta dogma guztien kontrara, ordea, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten emaitzak Kataluniako onenen artean daude. Joan den ikasturtean, ikastetxeko esperientzia jasotzeko  erreportaje bat argitaratu genuen hik hasi aldizkarian.

Haiekin batera, Gasteizko Sansomendi ikastetxeko ikas komunitateko kideek Ausarten Kluba eta gatazken kudeaketarako eredu dialogikoa aurkeztuko dituzte.

Ikastetxe batak zein besteak euren hezkuntza-proiektuen berri emango dute jardunaldian:

- EGUNA: Azaroaren 24a, larunbata, 9:00etatik 14:0etara.

- TOKIA: EHUren Pedagogia Fakultatea, Donostia (Tolosa Hiribidea, 70)

- PROGRAMA:

         * 8:30 / dokumentazioa banatzen hasi

         * 9:00-9:15 / jardunaldiaren irekiera

         * 9:15-11:30 / Bartzelonako Joaquim Ruyra ikastetxeko proiektu pedagogikoaren aurkezpena

         * 11:30-12:00 / Hamaiketakoa

         * 12:00-13:00 / Gasteizko Sansomendi ikastetxearen esperientzia: Ausarten Kluba eta gatazken kudeaketarako eredu dialogikoa

         * 13:00-14:00 / mahai ingurua Joaquim Ruyrako nahiz Sansomendiko emaileak mahaian direla: galderak, ekarpenak…

 

PREZIOAK

 ARRUNTA  HARPIDEA  LAGABETUA
 40 €  25 €  30€

Izena emateko

* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia. Hala ere, lehenik matrikula egin behar da.

LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929