Aste honetan kalean izango da udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria

2018-10-08

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu 26. Hazi Hezi aldizkarian:

- 'Emozioak, bizitzarako ipar'. Heziketa emozionalaren inguruko gaia

- Ane Ablanedori elkarrizketa: "Aske hezten ari garelakoan, haurra bakarrik utzi dugu"

- Antisorgailuak bai, baina zein?

- Sukar-konbultsiboak kezka-iturri

- Liderrak eta jarraitzaileak

- Nerabeak atearen beste aldean

- Puerperioa bikotekidearen ikuspegitik

- Nahastuta zein dago, haurra ala heldua?

-Iker Galartzari sormenaren inguruko elkarrizketa: "Zirkuak bizia ematen dit, zeozer geurea egiteko aukera"

 
 
Aste honetan kalean izango da udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria