Elhuyarren zientzia azokan izena emateko epea zabalik da

2018-10-03

Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da. Zientzia hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez. 

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Gazteek, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin. 

Informazio gehiagorako zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu gunera jo daiteke edota 688 683 320 telefonora deitu eta Aitziber Lasarekin hitz egin.

 
 
Elhuyarren zientzia azokan izena emateko epea zabalik da