Aniztasunaren gaineko monografikoa argitaratu du Hik Hasik HUHEZIrekin elkarlanean

2018-09-19

"Aniztasun sozio-ekonomikoa, kulturala eta linguistikoa: PRAKTIKA ONAK" izenburupean, 33. monografikoa argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak HUHEZIko ADI ikertaldearekin batera.

Webgune honetan dago salgai, 10 euroan (7 euroan harpidedunentzat)

 
 
Aniztasunaren gaineko monografikoa argitaratu du Hik Hasik HUHEZIrekin elkarlanean

 

2016-2017 ikasturtean, “Eskola-komunitateak beren jarrera eta praktikak aztertzen: aniztasun sozioekonomikoa, kulturala eta linguistikoa” proiektua abian jarri zuen HUHEZIko ADI ikertaldeak, Eibarko Arrateko Andra Mari eta Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxeekin batera. 

Proiektu honen helburu nagusiak dira, labur-labur esanda, hezkuntza-komuni­tatearen aniztasun sozioekono­miko­arekiko, kulturalarekiko eta linguistikoarekiko jarrerak aztertzea, aniztasun hori ku­deatzeko  praktikak analizatzea eta irakasleei praktika gogo­etatsuan oinarritutako aldaketa-prozesuak gauzatzen laguntzea.

2017ko ekainean, mintegi bat antolatu zen Eskoriatzako Huhezi fakultatean, aniztasun sozioekonomiko, kultural eta linguistiko handia zuten zenbait eskolaren praktika onak ezagutu eta partekatzeko helburuz. Mintegian parte hartu zuten Eibarko Arrateko Andra Mari eskolak, Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolak, Gasteizko Ramón Bajo eskolak, Vic-eko La Sínia eskolak, Universitat de Vic-UCC-k eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakul­tateak. Mintegi honetan izan­dako elkarlanaren eta lan­kidetzaren ondorio dira monografiko honetan jasotakoak.

MONOGRAFIKOA EROSTEKO

Albiste gehiago