HH eta LH-ko irakasleentzat gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

2018-09-10

Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzat gitarra ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak, hamargarren urtez jarraian. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleei dago zuzendua. Helburua da ikastaro amaieran eskola-giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea. Horrexegatik, praktika izango du oinarri ikastaroak. 

 
 
HH eta LH-ko irakasleentzat gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

 

Urriaren 19an hasita, eskolak ostiraletan izango dira 18:00etatik 19:30era, eta ikastaroa maiatzaren 31n amaituko da. Donostiako Amara auzoan (Catalina Erauso, 12) izango dira saioak. 

Xedea da talde txikia osatzea. Beraz, gitarra jotzen ikasteko interesa eta gogoa duenak lehenbailehen eman behar du izena. Ikastaro osoa —materiala barne— 250 euro kostatuko da. Matrikula epea zabalik dago jada. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943 463555 telefono zenbakira deitu behar da (17:00 eta 19:00 bitartean) edo xirula@euskalnet.net helbidera idatzi.