Pedagogia berdearen inguruko urtebeteko formazioa Heike Freireren eskutik

2018-07-18

2018ko urrian hasi eta 2019ko ekainera bitartean ikasturte bateko ikastaroa emango du Heike Freire pedagogoak Madrilen pedagogia berdearen inguruan. Haurrak eta gazteak naturarekin harremanean nola hazi eta hezi ikasiko da, besteak beste, prestakuntza honetan. Irakasle eta hezitzaileei ez ezik, psikologo, pediatra, antropologo edota arkitektoei ere zuzendurik dago ikastaroa.

 
 
Pedagogia berdearen inguruko urtebeteko formazioa Heike Freireren eskutik

 

9 modulo erresidentzialek osatzen dute Heike Freirek Madrilen datorren ikasturtean eskainiko duen pedagogia berdearen inguruko formakuntza. Naturarekin harremanean nola bizi, haurrak eta nerabeak ingurumeneko baliabideekin kontaktuan nola jarri, kontzientzia ekologikoa nola landu eta beste hainbat ikaskuntza jaso ahalko dira ikastaro honetan. 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

IZENA EMATEKO