Oraindik aukera dago datorren ikasturteko Haur Hezkuntzako '0-3 formazioan' izena emateko

2018-06-15

0-3 urte arteko haurrekin aritzen diren profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, 260 ordutik gorako bi urteko prestakuntza eskainiko du datorren ikasturtean ere Hik Hasik, bere 6. promozioan. Taldea osatu bada ere, oraindik hainbat plaza geratzen dira. Beraz, interesa duenak izena eman dezake tokiak bete arte.

IZENA EMAN

 
 
Oraindik aukera dago datorren ikasturteko Haur Hezkuntzako '0-3 formazioan' izena emateko

 

Hainbat oinarri izango ditu formazio horrek: Emmi PIKLER; bestelako zenbait pedagogia BERRITZAILE: Loris Malaguzzi, Rebeca eta Mauricio Wild, Maria Montessori, Angelica Olvera, Rudolf Steiner...; formazio pertsonala, etab. Ikaslerro horietan gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza. Informazio gehiagorako hikhasi@hikhasi.eus-era idatz daiteke edota 943 371408 telefono zenbakira deitu.

IZENA EMAN