Udako Topaketetako ikastaro batzuetan bada tokia oraindik

2018-06-01

Hik Hasiren Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, hainbat ikastarotan bada tokia oraindik eta izena eman daiteke. 

IKASTAROAK IKUSTEKO ETA IZENA EMATEKO

 

 
 
Udako Topaketetako ikastaro batzuetan bada tokia oraindik

 

Plazak geratzen diren ikastaroak ondoko hauek dira. Gainerako ikastaroetan jada ezin da izena eman bi arrazoi tarteko: beteta daudelako, edo gutxieneko partaide kopurura iritsi ez eta bertan behera geratu direlako. 

LEIOAN: 

- Pedagogia Sistemikoa

- Mugak jarri autoestimua zainduz

- Mindfulyoga. Adimena eta gorputza bat eginik

- Bizitzaren eskola: askatasunerako pedagogia

- Matematika eskuetara LHn

DONOSTIAN: 

- Askatasunean hazi, hezi eta bizi

- Komunikazio Ez Bortitzean sakontze maila

- Dislexia

- Minfulness-a eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan

- Irakurketa eta idazketa konstruktibista

- Jolasa eta jolas terapeutikoa eskolan

- Garapen pertsonala irakasleentzat

- Heriotzaren psikopedagogia

- Ikasleak erakarri euskaraz egin nahi izan dezaten

- Mindfulness-ean oinarritutako jarduerak ikasgelan

- Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa

- Adimen emozionala hezkuntzan

- SIRIMIRI: oinarrizko yoga teknikak ikasgeletan ongizatea lantzeko

- Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan

- ARTikertuz, Ikus-Artean oinarritutako ikasketa

- Barne sormena lantzeko estrategiak

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO

 

EGUNAK:

- Ekainaren 26an eta 27an, LEIOAN

- Uztailaren 2an, 3an eta 4an, DONOSTIAN

PREZIOAK

   ikastaro 1  2 ikastaro
 Prezio arrunta  95 euro  150 euro
 Prezio bereziak    
 Hik Hasi-ko harpideak  60 euro  100 euro
 Hazi Hezi-ko harpideak  80 euro  130 euro
 Hik Hasi-ko eta Hazi Hezi-ko harpideak  50 euro  90 euro
 Langabetuak  60 euro  100 euro
 EHUko ikasleak  50 euro  90 euro

 

Ordainketa transferentzia bidez egiteko k/k zenbakia: 

- Laboral kutxa: ES31 3035 0036 15 0360062005