VI. RONDA PIRINEOS. Ikaskuntza proiektu eta erronken bidez
2018-04-05
Euskal Herriko FEAEk antolatuta, apirilaren 14an, Donostiako San Telmo Museoan, “Ronda Pirineos VI.” jardunaldia egingo da. Aukera ezin hobea Pirineo inguruan aritzen diren beste FEAE kideekin bat egiteko eta lurralde ezberdinetako esperientziak partekatzeko. Kasu honetan, “Ikaskuntza proiektu eta erronken bidez” izango da landuko den gaia.

EGITARAUA
9:30: Jardunaldiaren hasiera
9:45 – 11:00: ETHAZI programaren aurkezpena
11:00 – 11:30: Galderak eta debatea
11:30 – 12:00: Kafea
12:00 – 13:30: Beste erkidegoetako komunikazioak (Katalunia, Aragoi…)
13:30 – 14:00: Galderak eta debatea
Izena emateko hauxe daukazue linka