"Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa" jardunaldia

2018-03-27

Hik Hasik antolatuta, Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa jardunaldia egingo da apirilaren 21ean, larunbatean, Donostiako EHUren Barriola eraikinean.

Hik Hasik aurkeztutako hezkuntza hobetzeko 10 gakoak izango dira oinarria eta eztabaidarako abiapuntua.

Hezkuntza hobetzeko gakoak EZTABAIDAGAI.

 
 
"Euskal hezkuntzaren zoru etikoa eta pedagogikoa" jardunaldia

 

APIRILAren 21ean, larunbatean, EUSKAL HEZKUNTZAren gaineko HAUSNARKETA

9:00: Ongietorria eta Hezkuntza-proposamenaren aurkezpen orokorra.

*Kontxi Aizarna eta *Xabier Sarasua, irakasleak eta Hik Hasiko kideak.

 

DINAMIKA: Atal bakoitzean, 30 minutu aurkezpenak egiteko eta beste 30 minutu eztabaidarako.

9:30: Balioetan hezi eta herrietako hezkuntza-plana.

*Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasi eta OinHerriko kidea. *Amaia Etxabe, Txatxilipurdi eta OinHerriko kidea.

10:30: Bizitzako lehen urteak eta oinarrizko hezkuntza osoa.

*Xabier Tapia, psikologo klinikoa eta Hik Hasiren aholkularia. *Miren Camison, Haur filosofian eta prebentzioan aditua eta Hik Hasiren aholkularia.

11:30: Hamaiketakoa.

12:00: Hezkuntza-proiektua, zuzendaritza eta ikasle euskaldun eleaniztunak.

*Nora Salbotx, NUPeko irakaslea eta Hik Hasiren aholkularia. *Lore Erriondo, EHUko irakaslea eta Hik Hasiren aholkularia.

13:00: Hezitzaileen prestakuntza.

*Alexander Barandiaran, MUko Hazitegi Iker-taldeko kidea eta Hik Hasiren aholkularia. *Izarne Garmendia, irakaslea eta Hik Hasiko kidea.

14:00: Bazkaria.

16:00: Antolaketa administratiboa eta finantziazioa.

*Mariam Bilbatua, HUHEZIko irakasle ohia eta Hik Hasiren aholkularia. *Eneko Itziar, Euskadi-Estonia elkarteko kidea.

17:00: Jardunaldien laburpena eta azken hitzak eta ekarpenak.

18:00: AMAIERA.

 

PREZIOAK (prezioetan hamaiketakoa eta bazkaria sartuta daude).

Prezio arrunta: 30 euro

Hezigune harpidedunekoa edota langabetua: 20 euro

Norbanako harpideduna: 10 euro

Egin ezazu diru-sarrera eta ez bidali ordainagiririk, Kutxak berak helarazten baitigu: ES 23  3035 0036 15 0360036929

 

IZENA EMATEKO