Ur-tanta eskola alternatiboaren eskaintza

2018-02-06

Nafarroako Iltzarbe-Ollarango Ur-tanta eskolak ate irekiak izango ditu martxoaren 3an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Jokoaren bitartez sortzeko eta ongi pasatzeko espazio zabalak, irizpide ekologikoa dutenak eta natura betean kokatuta. Haur-prebentzioa oinarri izanik eta umea errespetatuz edukiak tailer eta proiektu bidez lantzen dituzte, euskaraz. Harreman-psikomotrizitatea, ingelera, yoga, musika,… Haur Hezkuntzan, ratioa 8 haur ingurukoa, 12koa Lehen Hezkuntzan. Garraio zerbitzua Iruñatik eta jantokia ere bai.

Kontaktua: urtantaeskola@hotmail.com edo 685796578.  www.eskola.urtanta.net.

 
 
Ur-tanta eskola alternatiboaren eskaintza