Kalean da 225. Hik Hasi aldizkaria

2018-02-05

Otsaileko Hik Hasi aldizkaria ere argitaratu dugu. Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:

- 'EskolHerrian euskaraz' ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko hizkuntza proiektuari buruzko erreportajea.

- Agustin Erkizia Biziraun elkarteko kideari elkarrizketa: “Normaltasunez hitz egin behar dugu suizidioari buruz. Besterik gabe, gerta litekeelako”

- Nolakoak dira eskola-jantokiak EAEn? Eta nolakoak izan litezke?

- Kataluniako Hezkuntza Legea. Autonomia eta lankidetza, eraldaketaren giltza

- Zergatik da justuagoa zerrenda bakarra Nafarroan?

- Elgetako memoria historikoaren interpretazio zentroari buruzko proposamena

- Irantzu Pastorren Atzeko Atetik

 
 
Kalean da 225. Hik Hasi aldizkaria