Abenduaren 12ko Hezkuntzako GREBA orokorrak erantzun zabala jaso du

Grebak erantzun zabala jaso badu ikastetxeetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako manifestazioetan ere jende askok hartu du parte. Irudian, Donostiako pasarte bat agertzen da.

ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek mobilizazio ugari egin dituzte EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan. Urrian zehar hainbat herritan eta ikastetxetan itxialdiak eta jai aldarrikatzaileak egin zituzten ikasle, guraso eta langileekin batera. Urriaren 28an, familia eta herritarrekin batera manifestazio jendetsuak egin ziren Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Aurreko asteetan, Haurreskola Partzuergoko hezitzaileek eta langileek; gero, sukaldariek eta garbitzaileek; ondoren, Heziketa Bereziko hezitzaileek eta aurreko astean irakasleek eta hezitzaileek egin zituzten sektoreko borroka astea eta greba eguna. Gaur, berriz, hezkuntzako sektore guztien GREBA OROKORRA egin dute.

 
 
Abenduaren 12ko Hezkuntzako GREBA orokorrak erantzun zabala jaso du