Haziera taldea

2017-11-27

Andoaingo AMETSONDOk antolatuta, HAZIERA TALDEA osatuko da abenduaren 14an arratsaldeko 17:15ean Urigain kultur etxean. Esperientziak konpartitzeko espazio ireki eta doakoa. Beraz, edonor dago gonbidatua parte hartzera.

 
 
Haziera taldea

Haurdun dauden emakumeentzat edota lehen hilabete/urteetako haurrak dituzten gurasoentzat espazio ireki eta doakoa. Bertan, gure kezka eta zalantzak, bizipen eta esperientziak elkar trukatuko ditugu, taldearen babesa sentituz eta epairik gabe besteengandik ikasiz.