Garbitzaile eta Sukaldeko langileen greba

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek atzo Bilbon iragarri zutenez, ostegunean, hilaren 16an, garbiketako eta jangeletako langileek egingo dute greba. EAEko Eusko Jaurlaritzapeko hezkuntza langileak astero ari dira greba egiten, sektoreka; aste honetan, garbitzaile eta sukaldeko langileen txanda da. Datorren astean, hilaren 23an, Hezkuntza Bereziko langileek egingo dute; hilaren 30ean, irakasleek; eta abenduaren 12an, sektore guztiek egingo dute greba.

 
 
Garbitzaile eta Sukaldeko langileen greba