EAEko Hezkuntza Publikoa Gabonak arte protestan

ELA, LAB eta Steilasek sektorekako lau greba egun eta orokor bat iragarri dituzte, Jaurlaritzak “ez dielako erantzun” beraien aldarrikapenei. Hartara, lan arloan, ikasturte berriak ez dio utziko zahar izateari Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan. Urtea bukatu arte egingo dituzten protesta ekintzen zerrenda zehaztu du LAB sindikatuko Maider Izagirrek, ELAko eta Steilaseko ordezkariekin batera egindako agerraldian. Besteak beste, sektorekako lau greba egun —azaroan, ostegunero— eta abenduaren 12rako greba orokorra iragarri dituzte. Eta jai edo zubia ez den ostiraletan, elkarretaratzeak egingo dituzte. Bat egitera gonbidatu dituzte ikasle eta familiak.

 
 
EAEko Hezkuntza Publikoa Gabonak arte protestan