Martxoaren 13an mobilizazioa Bilbon

2010-02-08

Inposaketarik Ez! Euskal Herriak Bere Hezkuntza

goiburupean, mobilizaziora deitu du martxoaren 13rako Bilbon EHBE Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak. Hala adostu zuten urtarrilaren 14an ekimena osatzen duten irakaslek, hezitzailek, ikaslek eta gurasoek, Donostian egindako batzarrean.

EHBEren ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuak beren hezkuntza sistema "inposatzen" ari dira. "Gainera, euskal hezkuntzaren aurkako eraso bizian ari dira azkenaldian. Alarma gorria piztuta dago". 

 

 
 
Martxoaren 13an mobilizazioa Bilbon

"Garaia da elkarrekin inposaketari, doktrinamenduari eta uniformizazioari ezetz esateko". Aldi berean, hezkuntza eredu nazional propioa sortzea aldarrikatzeko eta eraikitzen jarraitzeko ordua da. Sistema horren oinarriak izan beharko lukete, besteak beste, EHBEren arabera, haur eskola euskaldun eta hezitzaileak, euskalduntzea bermatuko duten hizkuntza ereduak, euskal curriculuma, Euskal Herrirako berezko unibertsitatea...