Baigorriko kolegioak ikasgela elebidun berria izango du

2009-05-20

Baigorriko kolegioan ikasgela elebiduna irekiko da datorren ikasturtean Bordeleko Akademiako Errektoreak jakinarazi duenez. Hiriburuko kolegioa ere, elebiduna izango da irailetik aurrera eta bi horiekin eskaintza indartu dela nabarmendu nahi izan du EEPk.

 
 

Baigorriko eta Hiriburuko kolegioetan euskaraz ere ikasteko aukera izango da 2009ko irailetik aurrera. 2004tik Bigarren Hezkuntza elebiduna egiteko aukera % 27 igo dela adierazi du Bordeleko Akademiako Errektoreak eta EEP, Euskararen Erakunde Publikoak ere, eskaintzaren indartzea azpimarratu du.

Bestalde, EEPko ordezkariak Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailbuarekin bilduko dira datorren astean, maiatzaren 27an, Bilbon.