IKTB telebista sortu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak

2009-03-06

Haurren eta gazteen ekimenak islatu nahi ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak IKTBren bidez. www.iktb.tv web gunean ikus daitekeen telebistan gauza asko jaso dituzte dagoeneko: musika taldeen bideoklipak, agenda kulturala, Nafarroa Oinez 09ren irudiak, erabiltzaileek jarritako bideoak… NIEk teknologia berriekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du IKTBren bitartez.

 
 
IKTB telebista sortu du Nafarroako Ikastolen Elkarteak

IKTB sortzeko arrazoi pedagogikoak badirela adierazi du Izaskun Arratibel, Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, haren hitzetan haur eta gazteen ikaskuntza osatuko duen baliabidea baita telebista berria. Bestalde, eskoletako hainbat eduki telebistan jarriko dituzte eta ikasleek ikasketa paraleloa egin ahal izango dute.

IKTB telebista eleaniztuna izango da, baina euskararen erabilera bermatu nahi dute. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du NIEk proiektua aurrera eramateko.