Seaskarekin lortutako hitzarmena baliorik gabe utzi du Akademia Ikuskaritzak

2008-12-19

Euskararen Erakunde Publikoak 2009ko xedeak eta aurrekontuak aurkeztu ditu eta horien artean, ez da agertzen Seaskaren eta Frantziako Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmenik. Urtarrilean hasi ziren bilerak eta ekainean akordioa lortu zuten bi aldeek baina Paueko Akademia Ikuskaritzak abenduan jakinarazi duenez, adostutako akordioa ez du aintzat hartzen.

 
 

Seaskaren iritziz, Frantziako Hezkuntzak irtenbiderik gabeko egoera batera eraman du auzia eta Euskararen Erakunde Pubikoaren eginkizuna da orain traba horiek deuseztatzea. Bordeleko Errektoretzak hitzarmen batera heltzeko prozedura aurkeztu dio EEPri, baina Seaskaren ustez, hori, aurrez egindako ibilbidea berriro egitea litzateke. Hori dela eta, hitzarmena baliagarri bihurtzeko eskatu dio EEPri.