69 abesti jolasteko. CD berria kalean!

2008-12-19

69 abesti jolasteko izeneko CD-a kaleratu du Hik Hasik. Abestiak, jolasen arabera sailkatu dira, eta CDarekin batera doan liburuxkan, abesti bakoitzaren hitzak, nola jolasten den azaltzen duen testua eta argazkiak agertzen dira lagungarri gisa, baina zalantzarik izanez gero, Jolasen altxorra eta Zatoz jolastera! DVDetan ere ikus daiteke nola jolastu. Bilduma honekin, haurrek zein helduek euskaraz abestuz jolasteko 69 aukera berri izango dituzte aurrerantzean.

 
 
69 abesti jolasteko. CD berria kalean!

Hau da 69 abesti jolasteko izeneko CDan bildu diren abestien sailkapena:

-    Euskaraz jolasten
-    Bidaietako jolasak (5 abesti)
-    Zotz egitekoak (3)
-    Txalotako jolasak (5)
-    Txikienentzako jolasak (4)
-    Korroan aritzekoak (6)
-    Zabuan kantatzekoak (3)
-    Soka saltoan aritzekoak (9)
-    Behatzen jokoak (4)
-    Gomatakoak (4)
-    Pilotarekin jolastekoak (2)
-    Lurrekoak (5)
-    Ilaran jartzekoak (3)
-    “Corrido” erakoak (2)
-    Ezkutaketakoak (2)
-    Taldean aritzeko bestelakoak (10)
-    Trena