Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko monografikoa eskuragai

2008-11-01

Hik Hasik 23. monografikoa argitaratu du. Iaz izan ginen Finlandian (edo Suomin, bertako hizkuntzan) hango hezkuntza sistema ezagutzen eta han ikusi eta ikasitakoarekin, eta zenbait adituren ekarpenekin osatu dugu lana.

 
 
Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko monografikoa eskuragai

Finlandiako Hezkuntza Sistema izeneko monografikoan, testuingurua ulertzeko datu batzuk eskaintzen dira lehenik, eta ondoren Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko eta ulertzeko informazioa topatuko duzue. Aukera berdintasuna, irakasleen lana eta prestakuntza eta hezkuntza etapak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dute hurrengo atalek, eta amaitzeko, bertan bisitatutako eskolei buruzko artikuluak topatuko dituzue.